AbadiñoSex: Sexu Informazioko Udal Bulegoa

AbadiñoSex: Sexu gaiei buruzko informazioa eta aholkularitza bulegoa da.

Matiena

  • Tokia: Trañabarren kalea 5, zenbakia - Udal lokala (Pinuaren plazan)
  • Ordutegia: astelehenetan, 17:00-19:00

Ez da behar hitzordurik aurrez jartzea.

Zalantzak, aurreiritziak edo, besterik gabe, informaziorik eza, oztopo izaten dira norberaren sexualitatea eraikitzeko (zalantzak gorputzari buruz, sexu nortasunaz, desiraz, sexu orientazioaz…) eta pertsona arteko harremanak osatzeko  (insatisfakzioa, ulermenik eza, plazerik eza, komunikazio txarra,...).

Zerbitzu honekin laguntza eman nahi zaio  gazte jendeari sexualitateaz gehiago gozatu dezaten lagunduz  beren beharrizan eta  interesetan eta  sexu arloan dituzketen azaroak gainditzen. Antisorgailuei buruzko informazioa ere emango zaio eskatzen duen guztiari.

Arduradunak  sexologiako profesionalak dira eta kontsultak konfidentzialak dira. Emailez egin daitezke (sexuaholkularitza@abadiano.org) edo bertara azalduta  (bakarrrik nahiz bikoekidearekin batera).

Kontaktua

Telefonoa: 94 466 94 20

Email-a: sexuaholkularitza@abadiano.org