Ekintza Soziohezitzaileak

  • BELDUR BARIK proiektua

 

Zer da BELDUR BARIK?

Beldur Barik EAEko instituzioek elkarlanean bultzatuta indarkeria sexista prebenitzeko gazteei zuzendutako programa da, eta bere helburua da, gazteekin batera hausnarketa eta eztabaida prozesuak sustatzea jendarte eraldaketan laguntzeko. Alegia, Beldur Barik jarrera bultzatzea. Aurtengoa IX. edizioa da.

Ikusi spot-a hemen

Nola parte hartu?

  • Beldur Barik ikusentzonekoen lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa. Lehiaketaren xedea da ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.

Izen-emate epea zabalik azaroaren 9ra arte!

Deskargatu Lehiaketaren Oinarriak hemen (PDF 769KB)

  • Beldur Barik topaketa: lehiaketako saridunak ezagutzeko espazioa izateaz gain, bere helburua da indarkeria sexistaren aurkako borrokan dabiltzan ekimen, talde eta pertsonak hurreratzea.

Baina baita ere, gazteek indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria gainditzeko erabiltzen dituzten diskurtso eta jardunbideak balioesteko gunea izatea.
Adi egon deialdira!

Informazio gehiago: http://beldurbarik.org/eu

PARTEKATU BELDUR BARIK!