Gobernantza eta Herritarren Parte-hartzea

 

Prozesu parte-hartzaile honetan erabili den bozketa-sistema Jean Charles de Borda matematikari frantsesak proposatutako "Borda zenbaketa" da. "Borda" arauaren deskribapen formala bi fasetan egin daiteke. Lehenean, boto-emaileen banakako puntuazioak hautabide desberdinen gainean esleitzen dira. Ondoren, hautabide bakoitzari esleitutako puntuazio kolektiboak lortzen dira, banakako puntuazioen batuketatik abiatuta. Beraz, horrek aukera ematen digu, proposamen bozkatuena zein den jakiteko ezeze, jakiteko nola kokatzen diren edo herritarrek gainerako proposamenei ematen dieten garrantzia. Honekin guztiarekin, esan dezakegu prozesu hau funtsezko tresna baliagarri bat izan daitekeela Abadiñoko Udalak etorkizunean ekintza planak egiteko orduan eta, era berean, plan horiek egokitu daitezen herritarrek herria eraikitzeko dituzten nahikarietara.

Herritarrek aurkeztutako proposamenak bozkatzeko ezarrita zegoen zortzi eguneko epea burututa (urtarrilaren 2tik 9ra), bozketara aurkeztutako 13 proposamenetako bakoitzak jasotako botoen eta puntuen zenbaketa egin da.

Bozketa-prozesu horretan 616 pertsonak hartu dute parte guztira, horretarako aukera duten biztanleen ia %10ek; horietatik %92k gaztelaniaz egin zuten, eta gainerako %8ak euskaraz (webguneko bozketetan). Era berean, horretarako aukeratutako bitarteko nagusia webgunea izan da (zuzeneko esteka bat gaitu zen horretarako). 572 bizilagunek (% 92,6) bozkatu zuten on-line eta 44k aurrez aurre, horretarako prestatutako inprimaki eta hautestontzien bidez.

32 boto baliogabetzat jo dira hainbat arrazoirengatik: erroldan aurkitu ez izana, ENA gabeko boza, boto bikoiztasuna.

Herritarrek puntu gehien emandako proposamena 23. zenbakia izan da: "Zebrabide argistatuak", 1.467 botorekin; ondoren, 32. zenbakia duen proposamena: "Gaztanodi parkea konpondu", 1.010 punturekin.

Ondoko grafikoan ageri dira  bozketara eraman diren hamahiru proposamenak, gehi, proposamen bakoitzak jasotako puntuazioa eta bakoitzari botoa eman dioten pertsonen kopurua.

Sakatu hemen bozkatutako proposamenen eta emaitzen taula ikusteko

Sakatu hemen proposamen guztien aurkezpena ikusteko

Azkenik, Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu prozesuan parte hartu duten pertsona guztiei. Bai euren proposamenak aurkeztu dituzten herritarrei, egindako ahaleginagatik eta herriari egindako ekarpenagatik, bai bozketan parte hartu duten guztiei. Gure ustez, esperientzia oro har positiboa izan da, baina Abadiñon horrelako prozesu bat gauzatzen den lehen aldia denez gero, hobetu edo aldatu egin daiteke. Hurrengo prozesuetan lan egingo dugu prozesua hobetzen eta Abadiñoko herritarren behar eta itxaropenetara egokitzen. Era berean, oraingoan paret hartu ez duten guztiei dei egiten diegu parte har dezaten, bai proposamenak aurkeztuz, bai bozkatuz. Prozesu honi buruzko edozein argibide edo zalantza izanez gero, jo helbide honetara: gobernantza@abadiano.eus helbidera,  edo deitu zenbaki honetara:  946215530

Aukeratutako proposamena, "Zebra-pasabideak argiztatu", izango da egingo dena. Lehen fasean zebrabide bakoitza aztertuko da, ebaluatzeko seinaleztapen eta argiztapen beharrak. Azterketa-fasea amaitu ondoren, exekuzio fasea planifikatuko da, horrelako jarduketa baten berezko prozedura eta izapideak jarraituz. Horretaz guztiaz argitasunak emango ditu puntualki Alkatetzak eta proposamena gauzatzeko ardura daukan Udal Arloak.