Gobernantza eta Herritarren Parte-hartzea

 

Zer da aurrekontu parte-hartzaile bat?

Aurrekontu parte-hartzailea prozesu ireki bat da zeinaren bitartez herri bateko bizilagunek proposamenak egiten dituzten erabakitzeko nola eta zertan erabili udal aurrekontuaren zati bat.

Herritarrek parte aktibo eta protagonistak izan behar dira udal politika publikoetan. Horregatik, Abadiñoko Udalak lehen aldiz jarri du martxan prozesu bat Aurrekontu Parte-hartzaileak egiteko. Prozesu horren bidez herritar guztiak inplikatu nahi dira Abadiño eraldatu eta hobetzeko lanean, eta dagokion balioa eman nahi zaio herritarren parte-hartzeari udal politika eta zerbitzuen diseinuan, hobeto egokitu daitezen herritarren beharrizanetara.

Abadiñoko Udalak 50.000€ bideratuko ditu herritarrek aurkezten eta aukeratzen dituzten proposamenak gauzatzeko. Prozesua informazio-hitzaldi batzuekin hasiko da:

  • Zelaietan (Mediatekan): azaroak 25 arratsaldeko 19:00etan.
  • Matienan (Kultur Errotan): azaroak 27 arratsaldeko 19:00etan.
  • Muntsaratzen (Muntsaratz Elkartean): azaroak 28 arratsaldeko 19:00etan.

  • 2020ko aurrekontu parte-hartzailerako prozesuko botazioaren emaitzak