Gobernantza eta Herritarren Parte-hartzea

 

"Gobernantza" hitza grekotik dator, eta 90eko hamarkadan hasi zen erabiltzen modu orokorragoan Estatu edo erakunde baten eraginkortasuna, kalitatea eta gobernu ona izendatzeko. Hainbat adiera ditu eta testuinguru ezberdinetan erabiltzen da, baina beti dago lotuta herrialdeak, erakundeak etabar gobernatzeko moduarekin.

Gobernatzeko ekintzan parte hartzen dute gobernariek eta gobernatuek. Gobernantza esaten zaio bi alde horiek elkarrekin harremanetan jartzeko eta erabakiak hartzean parte hartzeko duten moduari. Hauxe da Gobernantza hitzaren definizioa: "Gobernarien eta gobernatuen arteko interakzioak eta akordioak aukerak sortzeko, herritarren arazoak konpontzeko eta aldaketa horiek sortzeko behar diren erakunde eta arauak eraikitzeko". Hau da, Gobernantzak berekin dakar herritarrek parte hartu ahal izatea udal-gobernuko erabakietan. Horretarako ezinbestekoak dira adierazpen eta elkartze askatasuna, giza eskubideak errespetatzea eta indartzea; eta herritarrak informatuta egotea gobernariek erabakitzen eta egiten dutenari buruz. Gobernariek, berriz, gaitasuna izan behar dute beren zeregina betetzeko, eta sentsibilitatea izan behar dute herritarren nahiak eta beharrak kontuan hartzeko.
Esandako guztiagatik, Abadiñoko Udalak beharra ikusi du Gobernantza eta Herritarren Parte-hartze Arloa sortzeko, herritarren partaidetza izango duena lan-ardatz nagusi.

Arloaren lan-ardatzak:

  • Informazioa: kanalak hobetu eta sortzea, informazioa egiazkoagoa, argiagoa eta berehalakoagoa izan dadin, eta herritar guztiengana iritsi dadin.
  • Komunikazioa: Helburua da Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa "bi norabidekoa" eta "aktiboa" izatea lortzea. Bi norabidekoa, zeren ez bakarrik herritarrak izan behar du aukera Udalari bere kezka, iradokizun, erreklamazio eta enparauen berri emateko, baizik eta Udalak, bere aldetik, lan egin behar baitu argitu eta konpontzeko herritarrek helarazten dizkioten kezka eta zalantzak.
  • Herritarren partaidetza: Bi ekintza-mota aurreikusten dira:
  • Parte-hartze prozesuak: euren bitartez herritarrek aukera izango dute udal gaiei buruz erabakitzeko,
  • Aurrekontu parte-hartzaileak: herritarrek aukera izango dute erabakitzeko nola erabili udal-aurrekontuaren zati bat.

Parte-hartze Arloak daukan izaera dela-eta, bertatik sortzen diren ekintza eta jarduera-protokolo guztiak zeharkakoak izango dira. Hau da, Udal Arlo guztiek bete beharko dituzte informazio, komunikazio eta herritarren parte-hartze gaietan Arlo honetatik ematen diren jarraibideak.