Gobernantza eta Herritarren Parte-hartzea

 

Proposamenen betekizunak:

Herritarrek aukera izango dute herrirako interes orokorra (inoiz ez partikularra) duten proposamen garrantzitsuak egiteko udalaren edozein jarduera-eremutan, baldin proposamen horien edukia ez bada legez kanpokoa, difamatzailea edo diskriminatzailea. Era berean, ezingo da aurkeztu 2020ko udal-aurrekontuan jasota dauden proiektuetarako proposamenik.

Nork egin ditzake proposamenak?

  • Edonork, 16 urtetik gorakoa bada eta Abadiñon erroldatuta badago.
  • Edozein elkarte, fundazio, sindikatu, enpresa-elkarte, elkargo profesional, zuzenbide publikoko korporazio edo bestelako edozein entitatek, ordenamendu juridikoaren arabera bere nortasun juridikoa badu eta bere egoitza Abadiñon.
  • Pertsona bakoitzak behin bakarrik aurkeztu ahal izango du proposamen bera, baina pertsona berak hainbat proposamen egin ditzake. Irregulartasun bat ikusten bada, pertsona horren proposamen guztiak baliogabetuko dira.

2020rako aurrekontua

Proposamenak nola eta non aurkeztu (abenduaren 2(e)tik 13(e)ra)

Herritarrek inprimakiak izango dituzte eskura, prozesu osoari buruzko informazioarekin, leku hauetan:

  • Udala
  • Errota Kultur Etxea
  • Udalaren webgunea
  • Udal bulegoak
  • Zelaietako Mediatekan

Inprimakia hiru modutan aurkeztu daiteke:

  1. Inprimakia goian adierazitako lekuren batean jaso, bete, eta leku horietako edozeinetan entregatuta.
  2. Udalaren webgunean, Aurrekontu Parte-hartzaileak atalaren barruan, inprimaki eredua deskargatu, bete, eta eskaneatuta bidaliz gobernantza@abadiano.eus helbidera.
  3. Udalaren webguneko atal horretan bertan bada inprimaki digital bat on-line bete daitekeena; bete inprimakia, eta klik eginez bidali.
Proposamenak aztertu eta lehenetsi (Abenduaren 16(e)tik 30(e)ra)

Behin proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren, proposamenak aztertuko dira eta lehentasun-hurrenkeran jarriko dira.

  • Ikusiko da bideragarriak ote diren legearen aldetik, hau da, ez dutela urratzen ez legeria eta ez oinarrizko eskubiderik.
  • Egiaztatuko da ez dutela gainditzen horretarako bideratutako aurrekontua.
  • Euren bideragarritasun teknikoa aztertuko da.
Proposamenak argitaratu eta bozkatu. (Urtarrilaren 2(e)tik 9(e)ra)

Proposamenak aztertzeko epea amaitu ondoren, aukeratutako proposamenak ikusgai jarriko dira leku hauetan:

  • Udala
  • Errota Kultur Etxea
  • Udalaren webgunea
  • Prentsa-oharrak
  • Udal bulegoak
  • Zelaietako Mediateka
  • Bandoak

Herritarrek proposamenak bozkatu ahal izango dituzte goian esandako lekuetan horretarako jarriko diren hautestontzietan, eta webgunean, Gobernantza eta Herritarren Partaidetza Arloko Aurrekontu Parte-hartzaileak izeneko atalean.

Emaitzak argitaratu: 2020ko urtarrila 20

Bozketa amaitu ondoren, emaitzaren berri emango da, eta emaitzak ikusgai ipiniko dira goian esandako lekuetan. Era berean, jasotako proposamen guztiak argitaratuko dira, eta azalduko da zergatik ezetsi edo baztertu diren hala gertatu direnak. Informazio hori ikusgai egongo da Udalaren web orrian, Gobernantza eta Herritarren Partaidetza Arloko atalean, udaletxean eta udal bulegoetan.

Gai honi buruz argitasun gehiago nahi duen guztiak helbide elektroniko honetara idatzi dezake: gobernantza@abadiano.eus, edo 94 621 55 30 telefonora deitu.

Prozesuaren azterketa eta memoria:

Prozesu osoa amaitu ondoren, bere fase guztiak aztertuko dira eta Memoria bat egingo da, argitara emango dena eta herritar guztien eskura jarriko dena. Memoria horren laguntzarekin ondorioak aterako dira eta parte-hartze prozesuko behar diren atalak hobetu, aldatu nahiz ordezkatuko dira.