Abañoko Gaztiek!

Egitarau honen helburua da aukera ematea herriko 10-16 urte bitarteko gazteei beren aisialdia euskeraz bizi izateko, topaketetan eta parte-hartzean oinarritatutako ekitaldien bidez.

Oinarriak:

  • Gazteak dira protagonista: beraiek hartu behar dute egitaraua antolatu eta aurrera eramateko ardura, erantzukizuna partekatuz eta erabakiak hartuz.
  • Euskera da gazteen harremanetarako eta jolaserako hizkuntza.
  • Berdintasuna gizon-emakumeen artean, indarkeria matxistaren prebentzioa, ezberdinen arteko bizikidetza.
  • Bizitzaren jasangarritasuna, ingurumenaren zainketa.
  • Droga kontsumoaren prebentzioa, irakatsiz arriskuak kudeatzen aisialdian.
  • Gazte-elkartegintza eta parte hartzea Abadiñoko kultur bizitza suspertzeko ekimenetan.

Egitaraua martxan dago irailetik ekainera; hilean bi ekitaldi antolatzen dira jaiegunetan edo asteburuetan, eta jarduera berezi bat urtean zehar.