Nola heldu

Bizkaiko komunikazio bide nagusiak Ibaizabal ibaiaren arana zeharkatzen dute eta beraz, herritik pasatzen dira. N-634 errepide nazionala eta AP-8 ordainpeko autobidea, baita trena ere. Azken honek herria Bilborekin (34Km) eta Donostiarekin (86Km) lotzen du. Gasteizekin lotzeko Urkiolako mendatea eta parke naturala zeharkatzen duen BI-623 errepidea hartu behar da. Beste errepide batzuek Lea-Artibai lurraldearekin eta Arrasate eta Beasainekin lotzen dute, etorkizuneko "Durango-Beasain" ardatz garrantzitsua izango dena. Eusko Trenaren 1D linearen Bilbao-Donostia trena ere erabil daiteke. 

Garraiobideak

  • Aireportua
  • Autobusak
  • Trena
  • Taxi
  • Garraio pribatua
  • BizkaiBus
  • EuskoTren
  • Pesa
  • Alsa
  • Aena