Leku interesgarriak

 
Mendiola auzuneko goiko aldean dago errota hau, Larringan izeneko tokian hain zuzen ere. Aldundiaren antzinako eskolen eta ermitaren bazterretik doan bidean gora joanda, kilometro batera, landa txiki batean dago kokatuta, aska baten eta Larringaneko baserrien ondoan.