Leku interesgarriak

 

Zelaiak, San Salvador eta San Clemente baselizak, XVII. mendeko gurutzeak eta haritzak (oraintsu barritua) osatzen dabe multzo hau eta eskualdearen historiaren bihotza da, bertan egiten baitziren Durango Merinaldeko Batzarrak. Baselizaren egungo eraikuntza XVIII. mendekoa da, baina baliteke Erdi Aroaren hasieran sortu izana. 1834. urtean, Mendizabalen Desamortizazinoa zala-eta, zin egiteko zelaiaren eta baselizaren multzoa bertako auzokideen eskuetara pasatu zan. 1999an Bizkaiko Batzar Nagusiari lagatu eutsien, eta multzoa zaharberritu ostean, 2005eko urrian inauguratu zan.