Leku interesgarriak

 
1854an eraikia, Rafael de Zabalaren proiektuaren eta Jose de Astarberen burutzapenaren arabera. Bizkaiko hilerri neoklasikorik nabarmenetakoa da. Oinplano errektangeluarrekoa da eta portiko bat dauka zeinetan biltzen diren hobiak, dana berdinak. Kanpoan, erdiko lorategian, panteoiak dagoz. Teilatuari eusteko, harrizko taulamenduei eusten dieten zutabe toskanoak dagoz. Harlanduzko itxiera dauka. Sarrera nagusiari frontoia jarri jako, eta horren gainean eta portikoko taulamenduetan, gizakiaren bizitzaren iragankortasuna gogoratzen dabien esaldiak grabatuak ditu.