Leku interesgarriak

 
Durangoko Merinaldearen antzinako egoitza. Merinaldeak 1576an erosi eban. Merinaldeko artxibategiaren egoitza izan zan 1784ra arte, eta urte hartan Abadiñoko parrokiaren eskura igaro zan. Gainera, kartzela izan zan 1843ra arte, kartzela Lariz dorrean kokatu zan arte. Oinplano karratuko etxe handia da, hiru isurialdekoa, eta harlangaitzez eta harlanduz egina.