Jaiak

 
San Blasetan aipagarriak dira abere azoka eta idi-probak. Ingurumarietako baserritarrak, eta baserritar ez direnak ere, Abadiñora hurreratzen dira eta egunpasa ederra egiten dabe azoka ikusten eta, tratu modukorik bilatu eskero, patrikak pozik hustutzen. Azokaren zarraparra moteltzen hasitakoan, bapo jan eta edan ondoan, iluntze aldera probalekura jo eta Euskal Herriko idiproba ospetsuenetarikoak ikusiaz amaitzen dabe eguna.