Jaiak

 
Jai honetako erakargarri nagusiak dira ganadu azoka eta hainbat herritatik Santutegira egiten diren errogatibak. Urterik urtera gero eta jende gehiago abiatzen Urkiolara San Antonio egunez, eta badirudi apurka-apurka jai hori berreskuratzen ari dala lehenagoko denboretan euskaldunen artean eukan ospe eta tira handia.