Jaiak

 
Abereen patroiaren jaia ospatzen da. Gaur egun jende gehiagok hartzen dau San Antonio Abad etxeko abereen patroitzat baserriko abereen patroitzat baino, baina oraintsu arte baserri lanetan eta garraio zereginetan erabiltzen ziren animaliak izaten ziren ospakizun horretako ardatza. San Antonio egunez jendeak Urkiolara eroaten ditu euren animaliak bedeinkatzera, edo bestela ogia bedeinkatuazoten dabe eta gero etxeko animaliei emoten.