Udaletxeko ordainagirien ordainketa kopia

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez udal ordainagirien kopia eska daiteke. Udal ordainagirien kopia igortzeko prozedura interesdunaren eskaerarekin hasten da beti.

Behin eskaera jasota, dagokion administrazioak eskaera baliozkoa dela eta datu guztiak beteta daudela eta zuzenak direla egiaztatuko du. Horrela ez bada, zuzenketari ekingo zaio. Ezinezkoa izatekotan prozedura artxibatu egingo da.

Aurrekoa egiaztatu ondoren (eta, behar izatekotan, akatsak zuzendu ostean), administrazioak interesdunari igorriko dio udal ordainagiria ordaindu dela egiaztatzen duen kopia.

Prozedura hau edozein udal administraziotan zerga-ordainketaren bat egin duten pertsona fisiko edo juridikoei zuzenduta dago.

Derrigorrezkoa da udaletxearen plantilla espezifikoa betetzea eta atxikitzea eskabidea egiteko.

 Eskabide-orria (PDF 673,66 KB)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Nortasun-agiria
  • Besteak

Legezko informazioa

Ekainaren 22ko 11/2007 legea, herritarren atzipen elektronikoa zerbitzu publikoetara.Azaroaren 26ko 30/1992 legea, administrazio publikoen erregimen juridikoa eta administrazio prozedura komuna.Abenduaren 13ko 15/1999 lege organiko , norberaren datuen datu babesekoa.Martxoaren 5eko 2/2004 Legegintzako Errege-Dekretua, zeinak Ogasun Lokalen Araudi Legeren testua gainditzen duen.Abenduaren 17ko 58/2003 Legea, Zerga Orokorra. Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araudiaren Lege erregulatzailea.1999ko Apirilaren 14ko agindua, zeinak 30/1992 Legearen 42.4 artikuluan aldez aurretiko interesatuentzako komunikaziorako igorpen irizpidea ezartzen duen, Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozeduraren Araubide Juridikoa.Uztailaren 29ko 939/2005 Legegintzako Errege-Dekretua, zeinak Bilketa Orokorreko Araudiaren testua gainditzen duen.-Espediente bakoitzari aplikatu beharreko araudia, Euskadiko lege markoa eta araudia. Martxoaren 10ko 2/2005 Foru Norma, Bizkaiko Lurralde Historikoko Tributuen Lege Orokorra.Aplikagarriak diren udaletxeko ordenantzak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.abadiño.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

San Trokaz plaza, 1, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 94 621 55 30

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.