Zerga-bilketa prozedura eteteko eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Interesatuak, eskaera honen bidez, zerga-administrazioa jakinaren gainean jarriko du, egitate zergagarri bakarrarengatik zergak ordaindu dituela beste zerga batengatik eta ondorioz administrazio beretik edo beste batetik eskatzen zaion ordainketa eten egin behar dela. Hau da, interesatuak zerga-bilketa prozeduraren etenaldia eskatu dezake zerga bat ordaintzen duenean (edo atxikitzen diotenean), eta berriro ordainketa (edo atxikipena) eskatzen diotenean egitate zergagarri berberarengatik. Zerga-bilketa prozedura eteteko eskaera, borondatezko ordainketaren epean zein betearaztekoan eskatu daiteke. Eskatutako etenaldia, egitate zergagarri berberagatik lehenago ordaindutakoaren edo atxikitutakoaren arabera, osorik edo honen zati bat izan daiteke.

Derrigorrezkoa da udaletxearen plantilla espezifikoa betetzea eta atxikitzea eskabidea egiteko.

 Eskabide-orria (PDF 673,66 KB)

Dokumentazioa

  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Zerga ordainagiriaren fotokopia
  • Egindako ordainketaren fotokopia

Legezko informazioa

Espainiar konstituzioa 1978Abenduaren 18ko 3/1979 lege organikoa, Euskadiko Autonomi EstatutuaEkainaren 22ko 11/2007 legea, herritarren atzipen elektronikoa zerbitzu publikoetara.Azaroaren 26ko 30/1992 legea, administrazio publikoen erregimen juridikoa eta administrazio prozedura komuna.Abenduaren 13ko 15/1999 lege organiko , norberaren datuen datu babesekoa.Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoaren Garapen Araudia gainditzen den Errege Legearengatik, norberaren datuen datu babesekoa.Espediente bakoitzari aplikatu beharreko araudia, Euskadiko lege markoa eta araudia: Martxoaren 10ko 2/2005 Foru Norma,Bizkaiko Lurralde Historikoko Tributuen Lege Orokorra.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.abadiño.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

San Trokaz plaza, 1, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 94 621 55 30

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.