Gizarte inklusiorako laguntza bereziaren eskaera

Informazioa

Izapide hau informazioa emateko besterik ez da. Izapide mota hau bideratzeko aurretik hitzordua eskatu behar da Durangoko Merinaldearen Mankomunitatean, Astola auzoa 26, Abadiñon, edo 946200492 telefono zenbakira deituz. Jendearentzako arreta ordutegia 9:30 - 13:30 bitartean izango da.

Kontsulta baten bat egiteko mankomunitatearen web orria duzu www.mdurango.org edo gizarte5.mdurango@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezakezu.

Ezin da hitzordurik eskatu email bidez.

Derrigorrezkoa da udaletxearen plantilla espezifikoa betetzea eta atxikitzea eskabidea egiteko.

 Eskabide-orria (PDF 673,66 KB)

Dokumentazioa

  • Erroldatze-ziurtagiria
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Familia unitatearen egiaztatze dokumentua

Legezko informazioa

  • Euskadirako Autonomia Estatutua onartzen duen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa.
  • Herritarrak zerbitzu publikoetara bitarteko elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.
  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea.
  • Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.
  • Toki Araubidearen Oinarriak arautu dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.
  • Mendetasun-egoeran daudenen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko abenduaren 14ko 39/2006 Legea.
  • Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 legea.
  • Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren Araudi Organikoa onetsi duen martxoaren 18ko Bizkaiko Foru Aldundiaren 38/2008 Foru Dekretua.
  • Gizarteratzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 20ko 76/2004 Foru Dekretuan egindako transkripzio-akatsak zuzentzen dituen abenduaren 21eko252/2004 Foru Dekretua.
  • Gizarteratzeko laguntza berezia arautzen duen martxoaren 22ko Bizkaiko Foru Aldundiko 60/2011 FORU DEKRETUA.

Oharrak