Estolderia eta zabor bilketan alta eskaera

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez estolderia eta zabor-bilketa zerbitzuetan alta emateko eskaera egin daiteke. Instalazioa aldatu eta ondorioz iturginaren instalazio-buletina behar duten finketan besterik ez da alta eskatuko.

Derrigorrezkoa da udaletxearen plantilla espezifikoa betetzea eta atxikitzea eskabidea egiteko.

 Eskabide-orria (PDF 673,66 KB)

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Ura instalatzeko buletina
  • Nortasun-agiria
  • Besteak
  • Alokairu kontratua
  • Instalazio partea

Legezko informazioa

Abenduaren 18ko 3/1979 lege organikoa, Euskadiko Autonomi EstatutuaEkainaren 22ko 11/2007 legea, herritarren atzipen elektronikoa zerbitzu publikoetara.Azaroaren 26ko 30/1992 legea, administrazio publikoen erregimen juridikoa eta administrazio prozedura komuna.Abenduaren 13ko 15/1999 lege organiko , norberaren datuen datu babesekoa.Abenduaren 13ko 15/1999 lege organikoaren Garapen Araudia gainditzen den Errege Legearengatik, norberaren datuen datu babesekoa.Espediente bakoitzari aplikatu beharreko araudia, Euskadiko lege markoa eta araudia:Maiatzaren 30ko 3/1989 legea, Harmonizazio, Koordinazio eta Zerga Kolaboraziokoa. Martxoaren 10ko 2/2005 Foru Norma, martxoaren 10koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko Tributuen Lege Orokorra. Uztailaren 21ko 112/2009 Bizkaiko Aldundiko Foru Dekretua,Bizkaiko Lurralde Historikoen tributuak Foru Dekretu tributuak kudeatzeagatik gainditzen dena.. Abenduaren 27ko 215/2005 Dekretu Forala, honengatik Bizkaiko Lurralde Historikoen Bilketa Arautegia gainditzen da.Ekainaren 30eko 5/89 Dekretu Forala, Ogasun Lokaletakoak.Bilboko Ur Partzuergoaren eremuko horniketa eta saneamendu zerbitzuen erabiltzaileentzako tasa emateen Ordenantza Fiskal erreguladorea. (2010. urtea).Ur zerbitzuaren Udal Ordenantza Fiskal erreguladoreak.

Oharrak

Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.

www.abadiño.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.

San Trokaz plaza, 1, 48220 Abadiñon kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.

Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Abadiño Udaleko telefono honetara: 64 621 55 30

Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.