Izapide hau informazio gisa ipinita dago. Horrelako izapideak Udaletxean bidera daitezke, San Trokaz Plaza 1 helbidean, informazio gehiagorako 946215530 telefonora deitu. Ezkontza zibil baten ospakizuna eskatu ahal izango dute araudi zibilak zehazten dituen betekizun guztiak batzen dituzten pertsona guztiek. Gainera ospakizuna prestatzeko beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute ezkontza ospatu baino lehen Erregistro Zibilak (94 620 10 49) aipaturiko betekizunak betetzen direla berresteko.
Aldez aurretik, interesdunek ezkontzaren ospakizunaren aldeko auto bat lortu behar izango dute Erregistro Zibilean. Behin Erregistro Zibilaren aldeko autoa lortuta, prozedura hau hasi eta dagokionean dokumentua eskabideari erantsiko zaio.
Udaletxeak, bere aldetik, ezkontzarekin erlazionaturiko dokumentazioa Erregistro Zibileko Epaile arduradunaren eskutik jasoko du. Dokumentazio jaso ondoren ezkontzaren eskaera dagokion erregistro-liburuan idatziko du.
Azkenik, Udaletxeak ezkontza-ospakizunaren data eta ordua jakinaraziko die ezkongaiei behar adina aurrerapenarekin.
Derrigorrezkoa da udaletxearen plantilla espezifikoa betetzea eta atxikitzea eskabidea egiteko.
Eskabide-orria (PDF 673,66 KB)