Izapide hau informazio gisa ipinita dago. Izapideak tramitatzeko Zelaietan (946200672) eta Traña-Matienan (946202166) kokatutako Haurreskoletako-bulegoetara joan behar duzu.
Izapide honen bidez 4tik 36 hilabetera bitarteko umeak aurreskola-bulegoetan sartzeko eskaera egin daiteke. Lehenik izena eman behar da, ondoren onarpen batzordeak ebazpena emango du eta azkenik matrikula egingo da.
Ikasturte bakoitzean eskaintzen den plaza kopurua eskaerak aurkezteko deialdiarekin batera argitaratuko da. Onarpen Batzordea legezko ordezkariek/ gurasoek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeaz eta proposamenak baremoaren arabera hautatzeaz arduratzen den organoa da. Batzordeak erabiliko duen baremoa aldez aurretik izena emateko epea zabaltzen denean argitaratuko da, baldin eta eskaera kopurua plaza kopurua baino handiagoa bada.
Derrigorrezkoa da udaletxearen plantilla espezifikoa betetzea eta atxikitzea eskabidea egiteko.
Eskabide-orria (PDF 673,66 KB)