Albisteak

 
Abadiñoko Udalak 1.000 bonu jarriko ditu doan herritarren esku urriaren 1etik aurrera. Horiei esker 5 euroko deskontua egingo da 15 euro edo gehiagoko erosketetan. Urrian egingo da kanpaina hau, Udalak Abadiñoko Merkatari Elkartearekin (AME) lankidetzan laugarrenez antolatu duena.

Irailaren 20ra arteko epea dago interesa duten herriko merkatariek kanpainan parte hartzeko inskripzioa egin dezaten haz@abadiano.org helbidean edo 946215534 telefonora deituta. Herritarren Arreta Zerbitzurako udal bulegoetan ere egin daiteke eskabidea. Iaz, guztira, 22 establezimenduk hartu zuten parte.

Ogasun, Ekonomia Sustapen eta Enplegu arloko zinegotzi ordezkari den Iñaki Rekaldek esan du herriko komertzioetan salmentak bultzatzea dela ekimenaren helburua. Horrekin batera, erraztasunak eman nahi dituzte bezeriak ezagutzeko establezimendu horietan dagoen eskaintza zabala eta kalitatea.

Beraz, urriaren 1etik 31 arte, kanpainarekin bat egiten duten taberna eta dendetan 5 euroko deskontua egingo da 15 eurotik gorako erosketa bakoitzeko. Erosketa batean artikulu edo produktu bat baino gehiago sar daitezke, baina bonua erosketa bakarrean gastatuko da. Bonuak ez dira bateragarriak izango.