Albisteak

 

2019-2020 ikasturtean euskera ikastaroak (2020ko irailekoak barne) egin dabezen abadiñarrek Udalaren dirulaguntza jaso gura badabe, eskabide-orria bete eta hurrengo datuok ekarri behar dabez:

  1. Eskatzailearen NANaren fotokopia.
  2. Ikastaroaren ziurtagiria, datu hauek dituena: emondako eta hartutako eskola-orduak, ordaindutako matrikularen zenbatekoa eta ikastaroaren hasiera eta amaiera datak.
  3. Kontu zenbakia, dirulaguntza sarrera egiteko.

Dirulaguntza eskariak Abadiñoko Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan egin behar dira irailaren 7tik urriaren 7ra. Epe horretatik kanpo ez da eskabiderik onartuko. Eskaera-orria aipaturiko bi zentroetan jaso daiteke, baita Zelaieta eta Traña-Matienako udal bulegoetan ere Dirulaguntza horiei buruzko ordenantza www.abadiño.org orrialdean kontsulta daiteke (Euskara, Hizkuntza politika, Ordenantzak eta dirulaguntzak, Euskara ikastaroetarako dirulaguntzen ordenantza).

Dirulaguntza horiek ematen dira asistentzia ziurtatua % 80 edo gehiagokoa danean, eta laguntza % 100 izan leiteke eskola-ordu guztiak bete ezkero. Bestalde, hurrengo ikasturterako matrikulak irailaren 1etik aurrera egin ahal izango dira. Euskara taldeak Abadiñon bertan sortzeko aukera izan daiteke. Informazio gehiago, 688653401 telefonoan edo euskera@abadiano.eus helbide elektronikoan.

Bandoa (PDF 27KB)