Albisteak

 
Abadiñoko 1.505 ume jolastu dira Traña-Matienako ur-jokoetan, instalazioa uztailaren 24an zabaldu zenetik eta irailaren 17an itxi zen arte, Javier Crespo alkateordeak gaur adierazi duenez.
Crespok azpimarratu duenez, ur-jokoek oso "harrera ona" izan dute umeen aldetik. Udan zabaldu ziren eta zabalik egon diren artean koronabirusaren aurkako protokolo bat betearazi zaie erabiltzaileei.
Crespok esan duenez, ur-jokoei esker umeek aukera izan dute "jolasteko eta burua freskatzeko uda bero honetan".