Albisteak

 
Abadiñoko Udalaren Berdintasun Arloak antolatuta, hilaren 24an "Mundutik gure platerera. Hurbileko eta kalitatezko elikadurarako gakoak" izeneko hitzaldia emango da Errota Kultur Etxean.  Hitzaldiaren oinarria "Emaidazu pozoia" azterlana izango da, hau da, elikaduraren eta osasunaren arteko harremanak aztertzeko “Elikadura Justizia” eta EHIGE erakundeek elkarlanean egindako txostena. Koronabirusaren aurkako segurtasun neurriak bermatzeko, hitzaldiak aforo mugatua izango du eta sarbidea izango dute bakarrik hitzaldi-aretoa 17:45etan zabaldu ondoren lekura heltzen diren lehen 30 entzuleek. Hitzaldia 18:00etatik 19:30etara bitartean emango da eta Youtubeko "infoAbadiño" kanalaren bidez ere jarraitu ahal izango da.