Albisteak

 
65.000 euro izango da lanaren aurrekontua.
 
Idatziko den proiektuan hainbat ezaugarri tekniko jaso beharko dira, hala nola energia-kontsumoa murrizteko sistemak eta zur laminatuzko egitura. Estalkia lau hilabeteko epean diseinatuko da eta, bere xehetasun guztiak zehaztu ondoren, Udalak eraikuntza lanak lizitatuko ditu. Astolako igerilekuak otsailaren 16an itxi ziren, haizete gogor batek estalkiaren zati bat altxatu ondoren Udalak ikusi zuenean zatika konpontzeko baino hondatuagoa zegoela eta erabaki zuenean osorik berriztatzea. Udan estalkia osorik desmuntatu zen igerilekuak sasoi horretan zabalik eduki ahal izateko.