Albisteak

 

Abadiñoko Udalak Zelaietako udal pilotalekua eta Errota Kultur Etxeko bi gela jarri ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren esku, koronabirus pandemiaren ondorioz herriko ikastetxeek dituzten beharrei erantzun ahal izateko.

Eskaintza horrekin erantzun dio Udalak EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak egindako eskariari euskal udalek utzi diezaizkieten ikastetxeei aldi baterako hainbat udal eraikin eskolen instalazioak handitzeko.

Abadiñon, Zelaietako frontoia bertako ikastetxeak erabili izango du, eta Errota Kultur Etxeko gelak, ostera, Traña-Matienako Bigarren Hezkuntzako Institutuak.

Bestalde, amaitu dira Udalak abiatuak zituen lanak aire zabaleko jolasgune berri bat egiteko Zelaietako eskoletako ume txikienentzat.