Albisteak

 

Abadiñoko Udalak buzoiak jarriko ditu Errota Kultur Etxearen eta Udal Mediatekaren kanpoaldean herritarrek itzul ditzaten alarma-egoera hasi aurretik liburutegi horietatik maileguan hartu zituzten liburuak, CDak eta bestelako dokumentuak.

Argi Abad Kultura zinegotziak gaur esan duenez, "Liburuek hamalau eguneko kuarentena bat egin behar dutenez berriro maileguan eman aurretik, Udalak postontzi horietatik jaso eta prest ipiniko ditu liburutegiak berriro zabaltzen direnean atzera mailegatu ahal izateko”. Buzoiak altzairu galbanizatuzkoak izango dira eta ehun libururendako edukiera izango dute.