Albisteak

 

Abadiñoko Udalak hasi ditu Muntsaratzeko haur jolasen gunea estaltzeko lanak, eta uztailaren amaieran amaituko dira Javier Crespo alkateordeak gaur esan duenez.

Lanek 112.580 euroko aurrekontua dute, gehi BEZa, eta euren bitartez estalki bat jarriko da jolasgune hori euri denboran ere erabili ahal izateko. Pasabide bat ere egingo da jolasgunearan eta Muntsaratzeko aterpearen artean, busti gabe joan ahal izateko leku batetik bestera, Javier Crespok azpimarratu duenez. Obrak duela gutxi hasi dira, alarma-egoera aldarrikatu baino apur bat lehenago, herritarrek eskatutako proiektu bati erantzuteko. Bukatzen direnean, jolasgunearen erabilera optimizatuko da.