Albisteak

 

Martxoaren 17a ezkeroztik Abadiñoko Udala egunero desinfektatzen ari da koronabirusa zabaltzeko arrisku gehien duten herriko guneak, Mikel Garaizabal alkateak gaur jakinarazi duenez. Egun horretatik hona Udalak orobat indartu ditu kale garbiketa eta erraztatze lanak eta azaleren desinfekzioa, birusa ez zabaltzeko lan eta osasun eta erakundeen argibideei jarraituz.

Alkateak azaldu duenez, garbiketa lanak herriko gune jendetsuenetan indartu dira: tren geltokian, zabalik dauden denden inguruetan, edukiontzi-guneetan, autobus geltokietan, eskudeletan eta abarretan. Birusaren hedapena eragozteko, eta erakundeen esanei jarraituz, Udalak erraztatze hezea erabiltzea aukeratu du koronabirusaren zabalkundea gehiago zailtzeko. Kaleak baldekatzeko, berriz, produktu bereziekin nahastutako ura erabiltzen da. Bestalde, alkateak azaldu duenez, martiaren 17tik hona Udaleko teknikari eta administrari guztiak etxetik ari dira lanean inolako arazo barik. Alkateak eskertu egin die egoera berrira egokitzeko egiten ari diren ahalegina.