Albisteak

 

Abadiñoko Udalak atzeratu egingo du udalekuen eta udako ludotekaren kobrantza, egoera normaldu arte eta segurtatu arte denak egin daitezkeela osasun arriskurik gabe, Mikel Garaizabal Euskara arloko zinegotziak eta Argi Abad Gazteria arloko zinegotziak gaur jakinarazi dutenez.

Udaleku horiek ekainaren 29an hastekotan ziren, eta 258 ume eta gazte apuntatu dira euretan. Izena eman duten umeetatik 82k Ludotekan eman dute, 102k Herri Udalekuan eta 74k gazte Udalekuan.