Albisteak

 
Abadiñoko Udalak animatu egin ditu udal liburutegiko bazkideak "eLiburutegia" eta "eFilm" programetara sartzera, on-lineko liburu eta filmak eskuratzeko. Kultur produktu horiek www.eliburutegia.euskadi.eus eta https://elibetegia.elfilm.info/ webguneetan deskarga daitezke. Herritarrek arazoak balituzte plataforma horietan izena emateko, harremanetan jar daitezke posta elektronikoz udal liburutegiko langileekin, eta dituzten zalantzak argituko dizkiete. Udal mediatekako helbidea: mediateka@abadiano.eus