Albisteak

 

Abadiñoko Udalak "ahalduntze praktika artistikoen" inguruko emakumeen kontakizunak bilduko ditu Saray Perez Castilla sortzaileak bultzatutako proiektu baten barruan. Proiektua garatua uizan da jadanik Tindoufeko errefuxiatu sahararren kanpamentuetan, Aljeriako basamortuan.

Rosa Miguel Perez Abadiñoko Berdintasun eta Aniztasun arloko zinegotziak azaldu duenez, Udalak azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguneko ekitaldien barruan bultzatutako programa horren helburua da emakumearen zeregin garrantzitsuari buruzko kontakizun kolektibo bat eraikitzea, topiko zaharrak baztertuz.

Egitaraua aurkezpen hitzaldi batekin hasiko da Errota Kultur Etxean azaroaren 19an, 19:00etatik aurrera. Azaroaren 20an eta 21ean Errotan emango diren tailer banatan, emakumeen elkarrizketak eta testigantzak grabatuko dira; hilaren 22an lekukotasun horiek zeramikazko kapsuletan sartuko dira eta Abadiñoko hainbat lekutan landatuko. Egitaraua hilaren 22ko arratsaldean itxiko da, Matienan egingo den amaiera festa batekin.

Azaroaren 25eko ospakizunaren ondoren, "Memoriaren erakusketa" bat antolatuko du Udalak, eta bertan entzun ahal izango dira kontakizun horiek.

Tindoufeko errefuxiatu guneetan ez ezik, Guayaquilen eta Galapago Uharteetan ere bultzatu da Saray Perez Castilla idazle eta ikertzailearen proiektua, Miriam Rodriguez Moran filosofo eta artistarekin elkarlanean.