Albisteak

 
Kalbarioko biribilguneko lanak direla-eta, dagoeneko hasi eta irailaren erdialdera arte bi semaforoko sistema batek erregulatuko du zirkulazioa BI-3336 errepidean, Zelaieta eta Muntsaratz artean bi noranzkoetan zirkulatzen duten autoak karril bakarretik igaro daitezen, Abadiñoko Udalak ohar batean jakinarazi duenez.

Udalak barkamena eskatu die herritarrei biribilgune berriko lanek sortu ditzaketen eragozpeengatik, eta eskatu du kontu handirekin gidatzeko karril bakarra jarriko zaion errepide-zati horretan.