Albisteak

 

Abadiñoko Udalak erabaki du abuztuan ez dela izango OTArik Matienan, Mikel Garaizabal alkateak gaur jakinarazi duenez, hile horretan nabarmen jende eta auto gutxiago dabilelako herrian.

Horrez gain, instalazio eta zentro publiko batzuen ordutegiak ere aldatuko dira. Hala, Matienako Udal Bulegoa itxita egongo da abuztuaren 5etik 23ra bitartean, eta abuztuko gainerako egunetan 08:00etatik 14:00etara zabalduko da. Abadiñoko udaletxea, berriz, zabalik egongo da 08:00etatik 14:00etara.

Abuztuan Errota Kultur Etxea itxita egongo da,  eta Zelaietako Mediateka 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Frontoiei dagokienez, Zelaietakoa zabalik egongo da  astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 20:00etara; aldiz, zapatu, domeka eta jaiegunetan 09:00etatik 19:00etara zabalduko da.

Matienako pilotalekua zabalik egongo da 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik barikura bitartean, eta 09:00etatik 14:00etara zapatu, domeka eta jaiegunetan.

Azkenik, udal igerilekuak zabalik egongo dira astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 21:00etara, eta zapatu, domeka eta jaiegunetan 10:00etatik 21:00etara.