Albisteak

 

Hainbat herrialdetako 350 bat txirrindularik hartuko dute parte datorren zapatuan V. Abadiñoko Udala Nazioarteko Matxorri Memoriala Ziklokross Sarian, Zelaietako landetan jokatuko dena 2.560 metroko zirkuitu batean.

Lasterketa antolatzen duen Abadiño Muntsaratz Txirrindulari Kirol Klubeko idazkari Joseba Gorostizak prentsaurreko batean esan du  ekitaldi horretara azalduko direla  nazioarteko ziklokrosseko txirrindulari onenak.

Abadiñoko Udaleko Kirol arloko zinegotzi Eneko Etxebarria ondoan zuela, Gorostizak esan du  eliteko emakumeen sailean parte hartuko dutela Helen Wyman britainiarrak, Munduko Txapelketan bosgarren geratu zenak, eta Elle Anderson estatubatuarrak. Gizonezkoen sailean, Abadiñora etorriko dira Felipe Orts valentziarra, Kevin Suárez kantabriarra, Ermuko Aitor Hernández, Javier Ruiz de Larrinaga arabarra, eta 2018ko Espainiako txapelduna, Ismael Esteban.

Junior mailan, Abadiñon izango dira Espainiako txapelduna, Gonzalo Iguanzo, Espainiako txirrindulari onenak, eta  Akitaniako bi txirrindulari . lehiatuko dira baita ere Mikel Agirrebeitia zornotzarra eta Aitzol Sasieta lezamarra. Kadete mailan, Balmasedako Aimar Orrantia, eta, nesken sailean, Naia Arregi berriztarra.

Master 30, 40 eta 60 mailetan etorriko dira Abadiñora kirol horretako izen handienetako batzuk.

Gorostizak gogoratu du ekitaldi honen bitartez omenaldia egin nahi zaiola lasterketa hau antolatzen hainbat lan egindako Jose Ignacio Mazorriaga Guridi “Matxorri” abadiñarrari.