Albisteak

 

Abadiñoko Udalak 30 euroko laguntza emango die herriko eskoletan seme-alabak dituzten familiei ikastegiotan erabiltzen diren tabletak erosteko, eta 8.000 euroko partida bat onartu du helburu horretarako, Hezkuntza eta Euskera arloko zinegotzi Argi Abadek gaur esan duenez.

Laguntza hori jasotzeko, baldintza hauek bete behar dira: familia Abadiñon erroldatuta egon behar da, eta bere seme-alabek Lehen Hezkuntzako bosgarren edo seigarren maila nahiz Bigarren Hezkuntzako lehen urtea egina izan behar dute Abadiñoko herri eskoletan 2017-2018. ikasturtean. Azkenik, familiaren 2017ko diru-sarrerak ez dira izan behar 45.000 eurotik gorakoak.

Diru-laguntza eskabideak egiteko bandoa hil honen amaieran kaleratuko da seguruenik, eta bertan zehaztuko dira aurkeztuko beharreko dokumentuak, epeak eta abar.